Zinematik winter sessions
Duela egun batzuk aurreratu genizuen bezela, hementxe gatoz berriz ere, aurtengo Zinematik Surfing surfeko pelien festibalarekin, Muskaria Surf-ek aurkeztua.
Aurten gainera pixka bat lehenago, Neguko data bat gehitu bait degu. Negua bukatzen ari zaigu baina oraindik trajeak kentzeko hilabete pare bat geratzen zaizkigunez, Neguko surfaren inguruko peliak dakarzkizuegu.
Datorren Martxoaren 18an Zarauzko Modelo zineman, arratsaldeko 7-tatik aurrera eta guztiz dohaininik, hiru pelikula motz eta luzemetrai bat jarriko dizkizuegu.
Alde batetik, gure Ibon Amatriain eta Axi Muniain-en aurtengo abenturaren bat ikusteko aukera izango ditugu eta bestalde, 2010ko New York-eko Surf Film Festival-ean garaile atera ziren lanak: Dark Side of the Lense (Mickey Smith) eta Dark Fall (Alex DePhillipo). Guzti hau gure Modelo zinema mitikoan!
Guztiok gonbidatuak zaudete, beraz, gogoratu, datorren Martxoak 18, ostirala, arratsaldeko 7tan, Zarauzko Modelo zineman dezute jaialdi polita. Zatozte!!
You can find all the info in Spanish and English here: zinematiksurfing.wordpress.com
Podéis encontrar toda la información en: zinematiksurfing.wordpress.com
You’re all invited! Estáis todos invitados!
1